Monozikloan ibiltzen ikasteko ikastarotxoa egin dute Orekan Bizi Naiz elkarteko kideek Beasaingo Antzizar kiroldegian. Elkartea ezagutzera emateko ere aprobetxatu dute, eta bat baino gehiago izan dira monozikloa probatzera gerturatu direnak. Batzuk hasi berriak, beste batzuk esperientzia gehiagorekin, baina elkarrekin aritu dira arratsalde guztian, zekienak ikasi nahi zuenari erakusten. Jolas ezberdinak prestatu dituzte, eta monoziklo ezberdinak jarri dituzte bertaratu direnen eskura.
Hilabete honetan zehar egongo da berriz ere monozikloan ibiltzeko aukera, ikastaroak antolatuko baititutzte elkarteko kideek. Antzizar kiroldegian izango dira ikastaroak, eta irekiak izango dira, monozikloa zer den eta monozikloan ibiltzen erakutsiko dute.
Datorren urterako, berriz, Unicon18 munduko txapelketa antolatzen ari dira. Donostian izango da, baina aurretik, ekainean, topaketa egingo dute Euskal Herriko elkarte ezberdinetako kideek Beasainen.
[nggallery id=136]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.