Izal Baik alkatetza eta zinegotzi bat gehiago lortu ditu
IDIAZABAL. Duela lau urte baino 81 boto gehiago jaso ditu Izal Baik Idiazabalen, eta zazpi zinegotzi izango ditu. EH Bilduk 458 boto jaso ditu, eta zinegotzi bat galdu du Duela lau urte baino 81 boto gehiago jaso ditu Izal Baik Idiazabalen, eta zazpi...
IDIAZABAL. Duela lau urte baino 81 boto gehiago jaso ditu Izal Baik Idiazabalen, eta zazpi zinegotzi izango ditu. EH Bilduk 458 boto jaso ditu, eta zinegotzi bat galdu du
Duela lau urte baino 81 boto gehiago jaso ditu Izal Baik Idiazabalen, eta zazpi zinegotzi izango ditu.Izal Bai taldeak jaso ditu boto gehien aurtengo hauteskundeetan ere Idiazabalen, beraz, Ioritz Imazek jarraituko du alkate. 789 boto jaso ditu, 2011n baino 81 gehiago, eta zinegotzi bat gehiago izango du udalean, zazpi. EH Bilduk, berriz, lau zinegotzi izango ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago. Hortaz, alkatetza ez baina udalaren osaera aldatu egingo da Idiazabalen.
Bestalde, PPk hamabi boto lortu ditu Idiazabalgo udalerako hauteskundeetan, eta PSE-EEk 11 boto. Hortaz, bi alderdi horiek ez dute zinegotzirik izango udalean.
Idiazabalen 1.758 lagunek zuten atzo botoa emateko aukera, eta horietatik 1.295 lagunek eman dute botoa, %73,66k.