Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

'Ordiziako Santanazaleak' liburua aurkeztu dute, Joseba Juarez gogoan

Ordizia
Kultura
2015/07/23
Goierriko Hitza
IMG_7753 2

Izaro Intxausti, Jose Miguel Santamaria eta Mikel Sarriegi, liburuaren aurkezpenean.

Bost mende baino gehiago dituen tradizioa da Ordiziako Santanazaleena. Eskudantza berezia egiten dute urtero ezkonberriek, Santanazaleen kofradiako kide egin aurretik. Dantza horren tradizioari urte hauetan guztietan eutsi bazaio, hein handi batean dantza-maisuei esker izan da. Eta Santanazaleen historia jasotzen duen liburuan, bereziki gogoan izan dute hamabost urtez Santanazaleen dantza-maisu izan zen Joseba Juarez. Izan ere, herriko seme izateaz gain, Ordiziako eta Goierriko dantza arloan lan handia eta aktiboa egin zuen Juarezek. Eta hala oroitu nahi izan dute gaurko ekitaldian ere. Duela hogei urte ezagutu zuen Juarez Mikel Sarriegi dantzari beasaindarrak. Eta liburuxka hau egiteko haren inguruko testu bat egiteko eskatu ziotenean, “plazer handi bat” izan zela azaldu du. Izan ere, Joseba ezagutu zutenentzat “erraza eta xamurra egiten da hitz onak idaztea”. Beti ahoan zuen irribarrearekin eta “eredu moduan” gogoratzen du Sarriegik. “Hain gazte izanda, galera handia da, dantza-maisu handi bat izatera deituta zegoelako”. Hala, bere “dantzarako pasioa” Ordizian eta Beasainen ez ezik, Goierri osoan ere faltan botako dutela azaldu zuen.
Sin título

Liburuaren azala

Juarezek lotura estua izan zuen Amets Bide dantza taldearekin ere. Eta haren izenean, Izaro Intxaustik hartu du hitza gaurko ekitaldian. Joseba beti gogoan izango dutela, eta hari buruz hitz egiterakoan “hitzak motz” gelditzen direla azaldu du. Iaz, Amets Bide taldearen 50. urtemuga beraiekin batera “gozatu eta ospatu” zuela gogorarazi du, eta iaz garai honetan, udaletxeko balkoitik festen haserako suziria bota zuela. “Liburuxka honekin ikusten da Josebaren lana herrian gelditzen dela, eta guri dagokigu haren lanari jarraipena ematea”. Hala, Juarezek Santanazaleen dantza-maisu bezala utzitako tokia, bere bi ikaslek, Izaro eta Jon Intxausti anai-arrebek hartuko dutela jakinarazi zuen. Sarriegiren eta Intxaustiren testuez gain, Patxi Garmendiak Santanazaleen tradizioaren inguruan bildutako testua ere jasotzen du liburuxkan, egungo argazki eta irudi historiko sorta batekin lagunduta. Liburuxka udaletxean bertan eskuratu daiteke; baita udalaren webgunean ere. Astelehenean omenaldia Urteroko tradizioari jarraituz, astelehenean egingo dute Santanazaleen eskudantza Ordizian. Jose Migel Santamaria alkateak, “Ordizia tradizioak zaintzen dituen herria” dela gogorarazi du, eta “Santanazaleen tradizioa ere zaindu” egin nahi dutela. Hala, 2009. urtean bosgarren mendeurrena ospatu zutenetik, argitalpen bereziren bat egiteko ideia bazela azaldu du, eta orain une egokia ikusi dutela. Asteleheneko ekitaldia 12:00etan hasita egingo dute, Plaza Nagusian. Aurretik, udaletxean, Joseba Juarezi omenaldia egingo diote.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut