Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Adimen artifiziala
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'El caserío' zarzuela taularatuko du Urmaiz abesbatzak bihar Ormaiztegin

Abesbatzaren 10. urteurrena eta herriaren 400. urteurrena ospatzeko egingo dute ikuskizuna. Taula gainean 60 abeslari, musikariak eta dantzariak izango dira.

Maialen Igartua
Ormaiztegi
2015/09/18
2013an egin zuten lehen aldiz 'El caserio' zarzuela. / Angel Elortza

2013an egin zuten lehen aldiz ‘El caserio’ zarzuela. / Angel Elortza

Duela bi urte antzeztu zuten lehen aldiz Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzako kideek Jesus Guridi musikariaren El caserío zarzuela, Ormaiztegiko pilotalekuan. Geroztik, Donostiako Konstituzio plazan ere antzeztu dute. Bihar, hirugarrenez taularatuko dute ikuskizuna, Ormaiztegin. Oraingoan, ordea, jende gehiagok parte hartuko du. Pertsonaia gehiago izango dira, baita dantzari gehiago ere. Biharkoa «potenteagoa» izango da, Edurne Elortza abesbatzako kidearen esanetan. Pilotalekuan izango da emanaldia, bihar, 21:30ean. Sarrerak salgai daude Arana, Txistu eta Usoa tabernetan, eta bihar ere erosi ahalko dira. Aurten hamar urte bete ditu Urmaiz abesbatzak, eta horren harira erabaki dute berriro ere 2013an hainbesteko arrakasta izan zuen zarzuela prestatzea. Bestalde, Ormaiztegik hiribildu titulua lortu zueneko 400. urteurrena ere gogoratu nahi dute ikuskizunarekin. «Bi urteurrenak uztartuko ditugu», esan du Elortzak.
Kantu poteoa eguerdian. Bihar eguerdian, Urmaiz abesbatzako kideak baserritar jantziarekin aterako dira eguerdiko poteora, eta abestuz joango dira tabernaz taberna, girotzeko.
  Jende andana igoko da bihar taula gainera: 60 abeslari, zazpi bakarlari, musikariak, dantzariak, txistulariak… «Ikurriña dantza egiteko herriko neska talde bat prestatu da». Urmaiz abesbatzako kideez gain, Olaberriko Sabe abesbatzako eta Donostiako Goratzar abesbatzako kideek parte hartuko dute ikuskizunean. Zuzendaria, berriz, Alberto Saez Puente izango da. El caserío zarzuela euskal tradizioan oinarrituta dago. Sasibil baserriko familiaren istorioa kontatzen du. Santik, Sasibil baserriko jabeak, aukera bakarra ikusten du baserriak familiaren eskuetan jarraitzeko: bere bi ilobak, anai arrebak, elkarrekin ezkontzea. Eta horren bueltan hainbat pasadizo kontatzen dira, amodioarekin eta beste hainbat gairekin zerikusia dutenak. Narratzaile batek istorioaren haria eramango du. Pertsonaiek, ordea, ez dute hitz egingo, abestu baino ez. Garaiko arropekin jantzita aterako dira taula gainera, eta, besteak beste, orduko prozesioak nolakoak izaten ziren ikusteko aukera izango da.    

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

 

ELKARRIZKETAK

Esku-pilota

«Ofizialtasuna lortu denetik serioago hartu dut pilota»

Euskal udalekuak

«Akats administratibo batetik abiatuta gure balioei eta egiteko moduei eraso egiteko estrategia bat izan da»

Euskara

«Hainbeste tokitatik aipatzen dugun jauzi horri forma ematen hasi gara»

Kultura

«Boterea aitzakia bezala hartzen dut istorioa kontatzeko»

ERREPORTAJEAK

Historia

Kanada euskaldunen historiaren parte

Argitalpena

Telleriarten etxez etxe berriz ere

Lorezaintza

Landaburu baserria: Zumarragako lorategi botanikoa

Artea

«Gezurrak» margotzen dituen artista

KIROLA

TXIRRINDULARITZA

Alex Aranburuk ezin izan dio lidergoari eutsi Baloiseko Itzuliaren amaieran

Kirola