Errefuxiatuei buruzko solasaldia, bihar Urretxuko kultur etxean
Zumarraga eta Urretxuko EH Bilduk Errefuxiatuak Europan, hausnarketa bat Euskal Herritik solasaldia antolatu du bihar arratsalderako. Ekitaldia Urretxuko kultur etxean izango da, 19:00etan. Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak eta EH Bilduko
Zumarraga eta Urretxuko EH Bilduk Errefuxiatuak Europan, hausnarketa bat Euskal Herritik solasaldia antolatu du bihar arratsalderako. Ekitaldia Urretxuko kultur etxean izango da, 19:00etan. Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak eta EH Bilduko nazioarteko harremanetan dabilen Maite Ubiriak hitz egingo dute. Moderatzaile lanetan Iñaki Soto arituko da, Gara egunkariko zuzendaria.