Herritik kanpo urte asko badaramate ere, bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian elkartuko dira Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. Kazetariak eta antropologoak dira bi beasaindarrak. 2014tik Jakin aldizkariko zuzendaria da Agirre, eta Eskisabel, Jakin ...

Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek egingo dute hitzaldia bihar Beasainen.
Herritik kanpo urte asko badaramate ere, bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian elkartuko dira Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. Kazetariak eta antropologoak dira bi beasaindarrak. 2014tik Jakin aldizkariko zuzendaria da Agirre, eta Eskisabel, Jakin taldeko kidea.
Euskarak eta feminismoak ere uztartzen dituzte bi beasaindarrak, eta solasaldian elkartuko dira bihar,
Euskara eta feminismoa bidaide gaiaren inguruan iritzia eman eta hausnarketa egiteko. Arrano elkarteak antolatu du hitzaldia.
Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? galderei erantzuten saiatuko dira beasaindarrak. Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita norbanakoa jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.