Open Slalom Drift proba Olaberriko zirkuituan
OLABERRIA // Bihar eta etzi, Espainiako Open Slalom Drift Round III proba jokatuko da Olaberriko zirkuituan. Am, semi-pro eta pro mailako Espainiako eta Europako piloturik onenek parte hartuko dute bertan. Bihar, 08:00etatik 17:45era jokatuko dira en...
OLABERRIA // Bihar eta etzi, Espainiako Open Slalom Drift Round III proba jokatuko da Olaberriko zirkuituan. Am, semi-pro eta pro mailako Espainiako eta Europako piloturik onenek parte hartuko dute bertan. Bihar, 08:00etatik 17:45era jokatuko dira entrenamenduak. Igandeko saioa 09:00etan hasiko da eta finala 12:30ean jokatzea aurreikusten dute. Azkenik, 14:15ean, sari banaketarekin amaituko da txapelketa.