Hogei-bat lagunek parte hartu zuten, atzo, Lazkaoko Pausoka ekimeneko ibilaldian. Udaleko Gizarte Ongizate sailak sortutako txango programak aurrera segiko du 2017an ere. Lehengo astean berrekin zioten, berrikuntzekin, osasuna zaintzea eta ariketa fisi...

Hogei-bat lagunek parte hartu zuten, atzo, Lazkaoko
Pausoka ekimeneko ibilaldian. Udaleko Gizarte Ongizate sailak sortutako txango programak aurrera segiko du 2017an ere. Lehengo astean berrekin zioten, berrikuntzekin, osasuna zaintzea eta ariketa fisikoa egitea helburu hartuta.
Batetik, astearteroko ibilaldia begirale batek dinamizatuko du. Bestetik, Txindoki gerontologikoan bizi diren edadekoak sarriago joango dira paseoetara. Orain arte hilean behin parte hartzen zuten, ikastolako ikas-leek lagunduta.
Boluntario eske
«Egoitzakoek izandako esperientzia hain ona izanik, pertsona horiek maizago parte har dezaketen aztertzen ari dira. Ikasleak egoitzara joan, eta gurpildun aulkiak eramaten edo helduei ibiltzen laguntzen diete. Irteeren maiztasuna handitzeko, laguntzeko prest dauden guztien partaidetza eskatzen da», azaldu du udalak.
10:00etan egoitzara joan, hangoei plazaraino lagundu, eta asteartero ibiltzera joatea da plana.