Ur beltzezko marrazkiak
Iñaki Bastarrikak Sumi-e Japoniako arte diziplinari buruzko ikastaroa egin du Beasaingo Andramendi Ikastolan. Eneko Goñiren marrazkia 'La mar de ciencia' lehiaketako finalean daBeasaingo Andramendi ikastolan hiru asteotan tarte berezia egingo diote a...
Iñaki Bastarrikak Sumi-e Japoniako arte diziplinari buruzko ikastaroa egin du Beasaingo Andramendi Ikastolan. Eneko Goñiren marrazkia ‘La mar de ciencia’ lehiaketako finalean da
Beasaingo Andramendi ikastolan hiru asteotan tarte berezia egingo diote arteari. Hainbat ekintzen bidez, ikasleak artera gerturatu nahi dituzte. Astelehenean, adibidez, DBH1eko ikas-leek eta irakasleek sumi-e arte diziplina ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten Iñaki Bastarrika zumarragarra irakasle zutela.Ikasketaz kazetaria da Bastarrika eta letretan urteak eman ondoren, marrazki txikiak egiten hasi zen eta geroztik ez dio utzi marrazteari. Sumi-e diziplina lantzen hasi zen, tintaz paperean egiten den pintura monokromatikoa da.
Urbeltza eta marrazkia
Sumi hitzak japonieraz tinta esan nahi du; «nik urbeltza deitzen diot», adierazi zuen marrazkilari denean Daisuke izena hartzen duen Iñaki Bastarrikak. E hitzak, berriz, marrazkia esan nahi du. «Sumi-e beraz, tintaz egindako pintura da». Oso arte diziplina zaharra da sumi-ea: «VII. mendetik aurrera landu zen Txinan eta XIV. mendean sartu zuten Japonian monje budistek».
Tinta egiten hasi
Marrazten hasi aurretik, tinta egiten jarri zituen ikasleak. «Japonian eta Txinan tinta solidoa da. Egur ikatzarekin eta kola berezi batzuekin egiten da naturalki». Pintzelarekin tinta harria igurtziz eta uraren laguntzaz lortzen da tinta. «Tinta egiten bi ordu pasatzen dute eta tarte horretan, batetik lasaitu egiten dira, bestetik, pentsatu zer margotu behar duten». Denbora tarte horri Metsuke deitzen zaio.
Pintzela hartzeko modua berezia da eta kolorea oso bakan erabiltzen dute, batez ere zuri-beltzezkoak dira irudiak, «ur kantitatearen arabera joango da gris gama osoa lortzen». Gutxirekin asko adieraztea da helburua. Batez ere natura margotzen dute; «gizakia marrazten badute, txikia izango da, edo bazter batean agertuko da». Pintura japoniarraren klasikoen artean lau nagusiak deitzen diren elementuak daude banbua, orkidea, krisantemoa eta aranondoa loretan, «lau horiek marraztuz ikasten dira margotzeko behar diren pintzelada guztiak».
Andramendiko ikasleek udaberri hitza, orkidea eta Andramendi Ikastolaren logotipoa marraztu zuten.
Eneko Goñiren marrazkia
Andramendi Ikastolako ikaslea den Eneko Goñiren Zaborrezko Bizia marrazkia Mallorcako La Mar de Ciencia marrazki lehiaketarako sailkatua izan da. Zientzia eta itsasoa gustuko dutenei zuzendutako lehiaketa da; Espainiako Estatu mailakoa. 1.030 lan aurkeztu dira eta 120 aukeratu dituzte finalerako. Epaimahaiak zortzi lan aukeratuta ditu, baina beste bi herritarren boto gehien jasotzen dutenentzat izango da. www.lamardeciencia.es webgunean eman daiteke botoa.