Gorka Izagirrek hirugarren egin du Itzulian
Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa jokatu dute gaur, Zarautz eta Bermeo artean. Quick-Step taldeko Julian Alaphillippe izan da irabazlea, eta haren talde berean iritsi da Gorka Izagirre ormaiztegiarra ere. Hirugarren sartu da helmugan Izagirre, 39 segundora.
Izagirre gustura agertu da etaparen amaieran egindako lanarekin. Lasterketaren aurrealdean euskaldun ugari ikusi dituela azpimarratu du, eta etapa irabaztearekin amestu badu ere, azkenean lortutako postuarekin pozik gelditu da.
Itzuliaren probako lehen etapa bosgarren postuan bukatu zuen Izagirrek. Gaurko hirugarren postuari esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuan jarri da ormaiztegiarra.