Murumendi ikastetxean danborrada eta Mariren Jaitsiera dituzte gaur
Murumendi ikastetxean ere, festa arratsalde bete-betea izango dute gaur, 15:00etatik 16:15era bitartean. Alde batetik, ikasle txikienek, udaberriko jaialdia eskainiko dute. Ondoren, eta Beasaingo jaiei hasiera emateko, danborrada joko dute, bihar joko ...
Murumendi ikastetxean ere, festa arratsalde bete-betea izango dute gaur, 15:00etatik 16:15era bitartean. Alde batetik, ikasle txikienek, udaberriko jaialdia eskainiko dute. Ondoren, eta Beasaingo jaiei hasiera emateko, danborrada joko dute, bihar joko duten danborradaren entsegu gisa. Azkenik, eta festarekin bukatzeko, Mariren Jaitsiera antzeztuko du ikastetxeko guraso talde batek.