Iraileko auzoetako festen zerrendan hirugarrena eta azkena izango da asteburukoa, aurten, Lazkaibar auzoko jairik ez baitute antolatuko. Gaur, 18:00etan, buruhandiekin hasiko dira jaiak. Ondoren, 18:30ean, txokolate beroa banatuko diete bertaratzen dir...

Iraileko auzoetako festen zerrendan hirugarrena eta azkena izango da asteburukoa, aurten, Lazkaibar auzoko jairik ez baitute antolatuko. Gaur, 18:00etan, buruhandiekin hasiko dira jaiak. Ondoren, 18:30ean, txokolate beroa banatuko diete bertaratzen direnei eta gauean, kontzertu bikoitza izango da, Zesura eta Fumut Goierriko taldeekin. Bihar, 12:00etan, trikipoteoa egingo dute auzoko tabernan. Arratsalde partean, 19:30ean, Bmx Show Riders eta 23:30ean, Radio Futura (Tributo) taldearen kontzertua izango dira.
Igandean, azkenik, 12:00etan eta 17:00etan puzgarriak eta 19:30ean, Sin Mala Intencion taldearen kontzertua izango dira.