Boxeoa Aspanogiren alde

Ordizia Punch Boxing taldeak 1.600 euroko txekea eman dio Aspanogi elkarteari. Abenduaren 15ean boxeo gau solidarioa antolatu zuten eta egun hartan taldeak lortutako dirua da Aspanogiri eman diotena. Anartz Azkarraga eta Alfonso Lodoso izan ziren Aspanogiko kide Paulo Cerqueirari dirua eman ziotenak.