Alex Aranburu eta Ion Izagirre, Frantziako Tourrera
Cofidisek iragarri du Tourrera eramango duen taldea, eta bi goierritarrak daude deialdian. Larunbatean hasiko da.

Cofidis taldeak iragarri du ze talde eramango duen Frantziako Tourrera, eta Alex Aranburu ezkiotarra eta Ion Izagirre ormaiztegiarra daude tartean. Larunbatean hasiko da Tourra, Lille hirian.
Izagirrek badaki zer den Tourreko etapa bat irabaztea; bi irabazi ditu: 2016an bat eta 2023an bestea. 11. aldiz parte hartuko du. Aranburuk laugarren aldia izango du Tourrean. Atzo igandea, Espainiako errepideko txapelketan (2024an irabazle izan zen Aranburu) Cofidisen maillota jantzi zuen lehen aldiz; 44. postuan helmugaratu zen, eta Izagirre 43. postuan. Ivan Romeo da Espainiako txapeldun berria. Aurtengo Itzulian, Beasaingo etapa irabazi zuen ezkiotarrak.
8 hommes motivés pour tout donner durant 3 semaines et ça commence dès samedi à Lille à quelques kilomètres du siège de @Cofidis : @LeTour c’est parti !https://t.co/teKQ1OIzJp pic.twitter.com/zqiQfU4RC4
— Team Cofidis (@TeamCOFIDIS) June 30, 2025