Herri Kandidatura, babes zabalarekin
Zeraingo Herri Kandidatura maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan izango da, azken urteetako «gatazka eta zatiketa egoera» konpontzeko helburuarekin. Udala «herritarren esku» jarri eta «hitza zeraindarrei» emateko asmoa agertu dute. Bederatzi laguneko hautagaitzari, beste 30 herritarrek eman diote babesa.













