Aimar Ugarteburu txirrindulariak Zegamako proba irabazi du
Gazte mailako Bellota taldeko Aimar Ugarteburuk Zegamako 39. Elkartu Nahi txirrindulari proba irabazi zuen larunbatean. Probak 75 kilometroko luzera zuen eta 1.700 metroko desnibela. Ugarteburuk Minaseko igoeran erasoa jo zuen eta bakarrik heldu zen helmugara. Sekulako meritua du, gazte mailako lehen urtea baitu. Bellota taldea laugarren gelditu zen taldekako sailkapenean.













