Lazkaoko pilota txapelketa herrikoia finalerdietan da
Kontsolazio faseko eta Txapeldunen faseko bi finalerdiak jokatuko dira etzi plazako frontoian. Finalak hilaren 29an dira.
Orain bi urteko Lazkaoko txapelketaren finalistak. Aimar Maiz Lazkaoko XIII. Pilota Txapelketa amaierara iristen ari da. Aurten 35 bikotek hartu dute parte txapelketa herrikoian, inoizko parte hartzerik handiena. Final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatu ondoren, ostegunean, hilak 23, kontsolazio eta txapeldunen faseko finalerdiak jokatuko dira. Finalak hurrengo asteazkenean dira, hilaren 29an.
Etziko jaialdia 16:00etan hasiko da. Hauexek izango dira partidak:
Kontsolazio faseko finalerdiak
1. Partida
Eñaut Ibarguren-Markel Iturbe
Eñaut Sukia-Igor Gutierrez
2. Partida
Julen Galparsoro-Aitor Muruamendiaraz
Iñaki Irastorza-Eñaut Mendia
Txapeldunen faseko finalerdiak
3. Partida
Asier Alonso-Manex Garmendia
Haritz Goena-Patxi Ormazabal
4. Partida
Ion Garmendia-Unai Bereziartu
Xabi Naldaiz -Mikel Etxezarreta













