Beñat Ibañez, lehenengoz Euskal Selekzioarekin
2017an Zegama-Aizkorri irabazi zuen Stian Angermund norvegiarrarekin heldu zen helmugara.
Duela aste bat, Beñat Ibañez korrikalaria lehen aldiz Euskal Selekzioarekin aritu zen, munduko Skyrunning txapelketako laugarren proban. Benalmadenan (Malaga, Espainia) izan zen eta probak 32 kilometroko luzea eta 2.200 metroko desnibela zuen. 16. postuan helmugaratu zen, Stian Angermund korrikalari norvegiarrarekin batera. Azken hau, Zegama-Aizkorri maratoiko txapelduna eta munduko txapelduna izandakoa da.