Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu
Nerea Galdos (Ikertzailea)

«Ergatiboaren deklinabide markak badu zerbait berezia»

Zegama
Euskara

Ergatiboaren erabilera eta zuzentzeko era aztertu du Nerea Galdos Urbizuk (Zegama, 1993) Ikergazte kongresurako. Ingeles Ikasketak bukatzen ari den arren, euskarako ikur bat landu du, irakaskuntzari begira.

2019/06/13
Aimar Maiz

Nola izan zenuen lana Ikergazten aurkezteko aukera?

Gradu amaierako lana egiten ari nintzen, eta Marijose Ezeizabarrena tutoreak esan zidan animatzeko Baionan egingo zen kongresurako. Lan polita neukala harako, eta hala bidali nuen artikulua. Ikertzaile gazteentzat eta euskaraz da Ikergazte.

Ingeles Filologiako gradua bukatzen ari zara.

Bai. Ingeles Ikasketak graduaren 4. mailan nago, eta azterlanaren defentsa falta zait bukatzeko. Han aurkeztuko dudan lanaren zati bat eraman dut Ikergaztera: Ergatiboaren erabileran argibide eskariek duten eragina. Idatzizko lana otsailean aurkeztu nuen, eta geroztik ere garatu dut.

Ikergazten diziplina eta jakintza askotako gazteak elkartu zarete. Zein da helburua?

Matematikariak, fisikariak… arlo oso desberdinetakoak geunden. Aurkezpena era dibulgatiboan edo errazean egin behar zen, denetariko entzuleak zeudelako. Jendeak irudimen handiarekin aurkeztu zituen lanak, denok jarraitzeko moduan. Helburua, nik uste, hori da: ikerketak beste era batera azaltzea.

Zer moduzko esperientzia da?

Oso polita. Hiru egun zoragarri pasatu genituen, eta jende asko ezagutu dut. Ikerketak daukan garrantziaz jabetu naiz, ni arlo horretan ibili gabea nintzelako. Zenbat jendek egiten duen ikerketa ikusi dut, eta euskaraz gainera. Txalogarria da.

Ingeles Ikasketetan ari, eta euskararen bereizgarrietako bat den ergatibotasuna landu du-zu. Nolatan?

Tutorea euskal filologoa eta Euskal Ikasketetako irakaslea da. Euskararen jabekuntza goiztiarraren inguruko gaia proposatu zuen. Nola filologietan hizkuntzak aztertzen ditugun, nik euskararena egin nahi nuen. Ergatiboarena aspalditik nerabilen. Umeekin lan egin izan dut, eta arreta handia eman izan dit hiru urteko batek zein erraz jartzen duen ergatiboa, eta euskara ikasten ari den 40 urteko bat oraindik borrokan ibil daitekeen. Deklinabide marka horrek badauka zerbait berezia, eta horregatik aukeratu nuen.

 

«Euskara zenbat eta beranduago ikasi,
orduan eta zailagoa da ondo asimilatzea»

«Umeek ‘feeback’ inplizitua jasotzen dute,
gai dira akatsa identifikatzeko»



Aurrera jo aurretik, ergatiboa zer den labur azalduko duzu?

Nik uste nuen aditz iragankor eta iragangaitzen arabera erabiltzen zen marka bat zela, baina ez da hori. Euskarak aditz sintagmetan eta izen sintagmetan dauka ergatiboa, eta izen sintagman subjektuak -k horrekin markatzen ditu. Ergatibodun hizkuntzek —euskaraz gain, beste batzuk ere badaude—, ‘nik egin dut‘ eta ‘ni Nerea naiz‘ diferentzia egiten dute absolutiboan eta ergatiboan.

Hizkuntza erromanikoak menperatzen dituztenei zailago egiten zaie euskararen ergatiboa?

Bai. Euskara zenbat eta beranduago ikasi, orduan eta zailagoa da ergatiboa ondo asimilatzea. Gaztelania ez da ergatiboa. Beraientzat itzul ezin daitekeen zerbait da, ez du parekorik erdaretan. Badirudi eragina daukala horrek ere gaztelaniatik euskararako interferentzian. Haurrekin ikerketa bat sartu dut, frantses-euskara eta gaztelania-euskara elebidunekin.

Haur edo euskaldun zahar batek ondo bereizten du ‘Koldok egin du’, baina ‘Koldo etorri da’. Zergatik helduak nekezago?

Gaztelania daukalako eredu, azkenean. Bestetik, inork ez digu esaten -k jarri behar den ala ez; eta, gaizki esaten dutenean, askotan ez diegu ezer esaten. Ergatiboaz gain, lan honetan feedbacka ere aztertu dut, beste datu bilketa bat eginda. Feedbackaren erabilera eta eraginkortasuna aurkitu nahi nuen. Edukia zuzentzeko ohitura badaukagu, modu esplizituan gainera, baina ez gramatika akatsak. Ergatiboan egiten den akatsa pixkanaka desagertzeko, nola eragin aztertu dut.

Nola zuzendu beharko litzaioke ergatiboa ume bati?

Saxton eta Demetras ikertzaileek diote feedbacka, eraginkorra izateko, geroz eta inplizituagoa izan, orduan eta hobe dela. Hau da, ume edo helbu bati ‘honek -k eraman behar du, trantsitiboa delako‘ esateak ez luke funtzionatuko. Feedbacka emateko modu asko daude, eta sarri hitzen beharrik gabe: keinu, begirada edo intonazio aldaketa bat nahikoa da askotan. Umeengan, feedbacka lau urtetik aurrera oso kosziente egiten da; inplizitutasuna jasotzen dute, eta akatsa identifikatzeko gai dira. Batzuek zuzenduko dute, besteek ez. Ergatiboarekin hori pasatzen da.

Beraz, inplizituki bada ere, zuzentzea komeni da, bere kabuz ikasten utzi gabe.

Bai. Ergatiboaren erabilera okerrak heldutan hori erakusten du: akatsa hor uzten badugu, ezer esan gabe, gero oso zaila dela konpontzen.

Zuzentzeko formula egokienik topatu duzu?

Feedback inplizituak ere ume batzuengan eragina badauka eta beste batzuengan ez. Eragina daukan umeak euskaldun elebakarrak dira, eta -k jarriz zuzentzen dute, jabetzen direlako. Etxean gaztelania oso neurri altuan daukaten elebidunek, ez. Oso kontrastatuak dira bien emaitzak.

Ergatiboa oker erabiltzearen joera zabaltzen ari ote da?

Nik umeekin egin dut lan, baina helduetan ikusten den arazo potolo bat delako eman dit arreta. Pertsona bat euskaraz entzun, eta -k horren gora-beheran, badakizu euskaldun berria den ala euskaldun zaharra. Marka bereizgarri bat da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Asteburuan gora egin dute datuek eta 49 kasu gehiago atzeman dituzte

2021/03/01
Goierri
2

Amaia eta Lide Erbina Europako txapeldun Espainiako selekzioarekin

2021/02/28
Ordizia
3

Goierri Gorrik etxean galdu du Athleticen hirugarren taldearen aurka

2021/02/28
Beasain
4

Amaitu da Iñaki Alvarez zumarragarrak Alex Txikonekin batera egindako espedizioa

2021/02/28
Zumarraga
5

Porrot gogorra Ampo Ordiziarentzat

2021/02/28
Ordizia
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.