Kalderero giroa Ordizian eguerditik
Plaza Nagusian kaldereroen kanpalekua jarriko dute 16:30ean, eta 18:00etan izango da pregoia
Umore Ona abesbatza, Laguntasuna errondaila, eta Joxi Iturrioz eta Antxon Imaz aritu dira eguerdiaz geroztik Ordiziako kaskoko kaleak girotzen arratsaldeko festa nagusiaren zain. Ez ziren jende askorik mozorroturik artean, ekitaldia nagusiak arratsaldean izango baitira.
Zozomikotearen kanpamendua jarriko dute 16:30ean, Plaza Nagusian, eta inguratzen diren herritarrek festaren pertsonaiekin argazkiak atera ahal izango dituzte. 18:00etan, berriz, suziriaren jaurtiketa eta Zozomikote txikiaren pregoia izango dira Nikolas Lekuona plazan, Urrup antzerki taldeak gidatuta.,
Ondoren, haur eta helduen kalejira abiatuko da Kale Nagusitik Plaza Nagusira, eta Zozomikotearen atxiloketa irudikatuko dute. Amaitzeko, festa bukaerako erretreta, Urrup antzerki taldearen ikuskizuna eta Zozomipoteoa eta txokolate jana egingo dituzte.