CAF-ek 258 milioi euroko hitzarmena itxi du Renferekin
EKONOMIA // CAF-ek eta Renfek 258 milioi euroko kontratua adostu dute. Trukean, Beasaingo enpresak era desberdinetako 37 tren eraikiko ditu Espainiako trenbide eragile publikoaren flota berritzeko. Halere, tren berriak ez dira Hego Euskal Herrian ibiliko. Era berean, CAF Renfeko aldirietako trenen zaharberritze kontratuaren atzetik ere badabil.