Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierrin koronabirusak gora egiten duen bitartean, aldarrikapenak

Goierri
Gizartea

Zumarragako Etengabeko Arreta Gunea 24 orduz irekitzeko eskaria egin dute. Gaurtik aurrera PCR probak egingo dizkiete Ordiziako eta Zaldibiako 13 eta 40 urte bitartekoei t.ere madinabeitia

2020/10/21

Goierri garaiko biztanleak ez daude ados Zumarragako osasun zentroaren antolaketarekin eta arretaren ordutegiarekin. Hori dela eta, eta hainbat sindikatuk deituta, euren haserrea adierazteko elkarretaratze bat egin zuten dozenaka herritarrek atzo eguerdian anbulategiaren aurrean. Etengabeko Arreta Gune (EAG) hori egunero eta 24 orduetan zabaltzea eta lehen arreta zerbitzuan ohiko arreta ematea eskatu zuten.

Erakunde Sanitario Integratuan ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu zuten elkarretaratzea, ELA, LAB, CCOO, UGT, medikuen SME, erizainen SATSE eta erizain laguntzaileen SAE sindikatuek hain zuzen, eta pentsio duinen alde kontzentrazioak egiten dituen taldeak ere bat egin zuen. Herritarrekin batera, Goierri garaiko udaletxetako hainbat zinegotzi ere batu ziren protestara, baita osasun zentroko langile batzuk ere.

Premiazko zerbitzua

«Zerbitzu publikoak denontzat», «Osasungintza defenda dezagun» eta «Osasungintzan murrizketarik ez» bezalako leloak oihukatu zituzten elkarretaratzean bildutako herritarrek. Zumarragako zentroa lehen bezala egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatu zuten, hau da, koronabirusa heldu aurreko egoerara itzultzea. Izan ere, Osakidetzak itxi egin zuen EAG-a pandemiari aurre egiteko. Urriaren 3an ireki zuen berriro, baina larunbat, igande eta jai egunetan bakarrik irekitzen da orain, 09:00etatik 21:00etara.

Zumarragako EAG-ak Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Ezkio eta Itsasoko 25.500-bat herritarri ematen die zerbitzua. Itxita dagoenean, herritarrak Beasaingo EAG-ra joan behar izaten dute, eta ondorioz, «zentro horretako lan zama areagotu egin da, ospitaleko larrialdietako zerbitzuan bezala», elkarretaratzea deitutako sindikatuen ordezkariek salatu zutenez. Horregatik, Zumarragakoa «premiazko zerbitzua» dela aldarrikatzen dute, eta bere berrirekiera lortzeko, «gure herrietako ordezkari politikoen laguntza eta inplikazioa eskatu dugu Osakidetzari gure eskariak helarazteko».

Zaldibian ere, PCR probak

Bitartean, COVID-19az kutsatutakoen kopurua gora doa Goierrin. Atzo jakinarazitako beste 50 kasuak batuta, dagoeneko 1.500 positiboen langa gainditu da eskualdean. Egoera okerrenean Beasain, Ordizia eta Zumarraga daude, hirurak Osakidetzaren alarma gorria piztuta, azken hamalau egunean 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanletik gorako herriak direlako.

Kutsatu kopuru altuak direla eta, Osasun Sailak 13 eta 40 urte arteko ordiziarrei PCR proba egiteko deia egin zien herenegun, eta atzo Zaldibiako herritarrei ere luzatu zien deialdia. Gaur hasiko da baheketa hori, Ordiziako hiru ikastetxetako ikasleekin; bihar eta etzi, gainerako herritarrei egingo dizkiete testak.

Beti-Alai pilotalekuan egingo dituzte proba guztiak, 13:00etatik 20:00etara. Jakintza, Oianguren eta Goierriko ikasleak ikastetxean bertan adierazitako orduan joango dira gaur. Ordiziako eta Zaldibiako 13 eta 40 urte bitarteko gainerako herritarrek, berriz, txanda eskatu beharko dute aurrez, Ordiziako Osasun Zentrora (943 00 76 35) edo Osasun Aholku zerbitzura (900 20 30 50) deituta.

Zaldibiako Udalak, bestalde, herriko taberna bateko langileak emandako positiboaren aurrean, «lasaitasuna» eskatu du, eta 40 urtetik gorakoei, «datozen egunetan gizarte harremanak murriztea».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut