Astean bi lanuzte, lan hitzarmenaren alde
CAFeko langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte asteartero eta ostegunero. Zuzendaritzari presio egin nahi diete, lan hitzarmena negozia dezaten
CAFeko langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte astean bi bider, astearteetan eta ostegunetan. Atzo egin zuten lehen lanuztea. Maiatza osoan eutsiko diote presio neurriari, zuzendaritzak lan hitzarmena negoziatzea onartzen ez badu lehenago.
Aurreko asteko langile batzarretan adostu zuten lanuzteak egitea, zuzendaritzari presio egiteko. Proposamenak babes zabala jaso zuen langile batzarretan, eta atzo lanuzteek “erabateko jarraipena” izan zuten, LABen esanetan. Sindikatuak zuzendaritzari “egoskortasuna” uzteko eskatu dio.
Gaurkoan, enpresa guztian erabateko jarraipena izan duten lehen lanuzteak burutu ditugu.
— LAB – CAF (@labcaf) May 4, 2021
Bitartean, Zuzendaritzari berriro ere bere egoskorkeria utzi eta negoziazio mahaian esertzeko eskaria egiten diogu.
Orain hitzarmena.#CAF #beasain #irun #hitzarmena pic.twitter.com/FadkBjR8w4