'Bizi ezkutua' erakusketa ikusgai dago Zerainen maiatzaren 31 arte
Lemniskata Goierriko Zientzia Sare herrikoiaren eskutik, erakusketa bat ikusteko aukera izango dute zeraindarrek hilabete honetan. Maiatzaren 31ra arte ikusgai izango da Bizi ezkutua. Goierriko kronika ikusezina erakusketa Zeraingo kultur etxean. Dohainik izango da. Iñaki Mezkita Aranburu alegiarra da egilea, eta Goierriko zomorroen inguruko argazki erakusketa da.













