Emakume bat falta da eta intriga eta drama agertu da
Goieniz zineklubak emanaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Seules les betes –Piztiak bakarrik– film frantziarra eskainiko dute, gaztelaniaz
Goieniz zineklubak emanaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Seules les betes –Piztiak bakarrik– film frantziarra eskainiko dute, gaztelaniaz. Filmean emakume bat desagertuko da eta poliziak ez du ikerketa nondik abiatu jakingo; bost susmagarri daude, bakoitza bere sekretuarekin
Intriga eta drama uztartzen ditu Dominik Moll-en lanak. Kritika onak jaso ditu, besteak beste, Tokioko zine jaialdian ikusleen saria eta emakumezko aktore onenaren sariak jaso baitzituen.