Euskara ziurtagiriak eskuratzeko ikastaroak egingo dituzte udan
AEKk antolatutako 80 orduko ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 28an amaituko da
Beasaingo eta Ordiziako AEKren euskaltegietan B2 eta C1 euskara ziurtagiriak eskuratzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan, ekainaren 21etik uztailaren 16ra arte. 80 orduko ikastaroa izango da, denera. Izena emateko epea maiatzaren 28an amaituko da.
Beasaingo kasuan 943 88 93 40 telefonora deitu behar da edo beasain@aek.eus helbidera idatzi. 145 euro balio du ikastaroak; Ordizian doan izango da ikastaroa, udalak bere gain hartuko duelako kostua. Ordiziako AEKrekin harremanetan jartzeko 943 88 91 74 telefonoaren bidez edo ordizia@aek.eus helbidearen bidez egin behar da.