Kolore bakoitzeko domina bana
Lide Urrestarazu 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izendatu zen pasa den asteburuan Andaluzian egindako txapelketa. Aritz Egeak hirugarren amaitu zuen maila gorenean; Irati Zubizarretak bigarren egin zuen 23 urtez azpiko kilometro bertikalean
Mendiko Espainiako txapelketak jokatu ziren pasa den asteburuan Andaluzian eta Goierriko ordezkariek maila ezin hobea eskaini zuten. Lide Urrestarazu ordiziarrak bereziki, urrezko domina kolkoratu baitzuen 23 urtez azpikoen mailan. 28 kilometroko ibilbidea egiteko 3:22:28 behar izan zuen, hurbileneko aurkariak baino 4:25 gutxiago. Hirugarrena ia hamar minututara utzi zuen. Hasi eta buka lehen postuan egin zuen.
Aritz Egeak hirugarren egin zuen maila gorenean. Gertu izan zuen zilarrezko domina, baina azken metroetan Jan Margaritek ihes egin zion.
Bigarren egin zuena Irati Zubizarreta izan zen, 23 urtez azpikoen arteko kilometro bertikalean. Biharamunean, lineako proban, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Bigarrena izan zen lasterketaren une batzuetan baina amaierarako bete egin zen eta aurkariek aurrea hartu zioten.