'Odolekoak' liburuari buruzko hitzaldia egingo dute larunbatean Gabirian
Datorren larunbatean, maiatzak 8, Antxiñe Mendizabalen hitzaldia izango da Gabiriako Kultur Etxean, 18:00etan. Bere Odolekoak liburuaren inguruko mintzaldia izango da, eta bertan agertzen diren gaiei buruz aritzeko aukera izango dute herritarrek. Udalera idatzita edo deituta eman behar du izena interesa duenak.













