Pikuk Kirol Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu aste honetarako
Iker Karrerak 'Bidea ipar' liburua aurkeztuko du bihar, Herri Antzokian. Igandean mendi irteera eta dokumentala izango dituzte.
Legorretako Pikuk Kirol Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu aste honetarako. Bihar, osteguna, hitzaldia izango da. Iker Karrera izango da hizlaria eta Bidea ipar liburua izango du hizpide. Herri Antzokian izango da, 18:30ean hasita.
Bestalde, iganderako, mendi irteera antolatu dute. Intxurre aldera joango dira. Legorretako herriko plazatik abiatuko dira, 09:00etan.
Igandean ere, dokumental onenaren Oscar saria duen Free solo dokumentala ikusgai izango da, Herri Antzokian, 18:00etatik aurrera.
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da 650 338 699 telefonora deituta.