TicketBai sistemari buruzko saiorako izen-ematea Lazkaon
Lazkaon informazio saioa emango dute maiatzaren 13an TicketBai sistemaren erabileraz eta ezarpenaz. Arerian da, 14:30etik 16:30era, eta 40 lagunentzat tokia dago. Izena eman behar da aurrez, udaletxean. Ostirala da azkeneko eguna.