'Atagoiti' artzain zaharraren bisita Urbiara, ospatua
Andres Zufiria Atagoiti artzain gabiriarra uztailaren 1ean Urbian izan da, aspaldiko partez, bisitan.
Andres Zufiria Atagoiti artzain gabiriarra uztailaren 1ean Urbian izan zen, laguntzailearekin eta Euxebio Igartzabalekin bisitan joanda. Sare sozialetan Fondako Aritz Altubek argazkia zabaldu orduko atsegin mezu ugari jaso zituen. Urte askoan Urbian artzain egona, duela lauzpabost utzi zion Atagoitik artzaintzari, eta harrezkero Urbiara joan gabea zen. Txabola denak bisitatu, eta fondan bazkaldu zuten.