Gipuzkoako txapelketa irabazi du Markel Vesga xake jokalariak
Santikutz Xake elkarteko Markel Vesgak garaikur berri bat gehitu du bere bildumara, asteburuan Gipuzkoako txapelketa irabazita Gros Xake Taldearen egoitzan jokatutako torneoan. Partida erdi azkarren modalitatean irabazi du Vesgak; jokalariko 15 minutuko gehi bost segunduko gehikuntzako partidak ziren.
Legazpiko klubeko jokalariak torneo bikaina egin zuen, sei partida irabazita eta parra behin bakarrik eginda. Aurkariak berea baino ELO puntuazio altuagokoak eta esperientzia handiagokoak ziren.
Garaipen honen ondoren,Vesgak 18 eta 16 urtez azpikoen Espainiako xake txapelketak jokatuko ditu hurrengo astean.