Sheilah Cuffy eta Eneritz Furyak Ordizian izango dira
Ordizirrock Ekintzak taldeak antolatu du, hilaren 15erako. Gonbidapenak webgunean eskura daitezke.
Orain ere, proposamen oso interesgarri batekin datoz, Ordiziarrock Ekintzak Taldeko lagunak. Bi emakume igoko dira oholtza gainera, Sheilah Cuffy eta Eneritz Furyak. Uztailaren 15ean, osteguna, izango da 18:30etik aurrera, Domingo Unanue plazan.
Ezagutzen ez duenarentzat, Sheilah Cuffy nazioarteko artista bat da. Londresen jaioa, ibilbide luzea egin du musikan, antzerkian eta telebistan. Talde ezagunekin kolaborazio lan aipagarriak egin ditu, eta oraingoan Ordiziara etorriko da. Soul, funky, dance, house eta jazz estiloetan nabarmendu den abeslaria da Cuffy. Eskualde mailan gutxitan izaten da horrelako artista bat ikusi eta entzuteko aukera.
Eta Eneritz Furyak, bere lan berriena aurkeztera etorriko da Ordiziara. Musika ildo desberdinak taularatuko ditu, eta asko izango dira harrituta geratuko direnak; musikagile euskaldun honek erregistro desberdinetan aritzeko gaitasun handia baitu.
Gonbidapenak
Kontzertuaz gozatzeko ez da ordaindu beharko, baina aldez aurretik sarrera hartzea gomendatzen da.
Horretarako, sartu www.ordiziarrock.com webgunean.