Euskalki ezberdinak gaurko Segura Irratiko Bixi Bixin
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan euskalki ezberdinak entzuteko aukera izango dute irrati-entzuleek. Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Segurako elkarteak duen helburuan oinarrituta, hika lehenetsiz, Ipar Euskal Herriko Mariagnes Gorostiagarekin ariko dira hizketan, eta Leitzatik Unai Zabaleta ibiliko da kontu kontari. Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariek Miren Amurizarekin, Oihana Aranarekin eta Haizea Aranarekin etzi Arrasaten egingo duten bertso saioaren berri emango dute.