Mutiloako Ostatua ustiatzeko lizitazio berria aterako da
MUTILOA // Mutiloako Ostatuko taberna, jatetxea eta logela zerbitzua ustiatzeko lizitazio berria argitaratuko dute laster. Maiatzaren erdialdean izango da. Gaur egun zerbitzua daraman Iñaki Telleriak irailean utziko dio Ostatua ustiatzeari eta beste batek hartuko du. Interesa dutenek Mutiloako Udalarekin jarri behar dira harremanetan, 943 80 04 50 telefono zenbakira deituta.