Zaldibiako 28. Sasi-pilota txapelketan izena emateko azken egunak
Apirilaren 27rako eman behar da izena. Aurten, neskek zein mutilek, binaka jokatuko dute.
27. Sasi-pilotari txapelketaren txapeldun eta txapeldunordeak, sagardo dastaketari hasiera ematen. Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako Gazte Asanbladak gogorarazi du dagoeneko zabalik dagoela Zaldibiako 28. Sasi-pilota txapelketan izena emateko epea. Aurtengo berritasuna da neskek zein mutilek binaka jokatuko dutela.
Izena emateko papera Joxepane tabernan dago, eta han apuntatu behar dute lehiatu nahi duten bikoteek apirilaren 27rako.
Sasi-pilotari txapelketaren finala Gazte festetako ostiralean jokatu ohi da. Aurten ekainaren 26an izango da.














