Beasain KE-ren eta Naxararen arteko partida ikusteko autobusa antolatu du klubak
Asteazkenean eman behar dute izena autobusean joan nahi dutenek. Prezioa 5 eurokoa da.
CD Ebro-ren aurkako partidako hamaikakoa, apirilaren 11n.Martxel Pita Beasain KE-ren Bigarren Federazio Mailako taldeak bi partida garrantzitsu ditu aurretik, mailari eusteko azken txanpan. Igandean Naxara taldearen aurka jokatuko du Najeran (Errioxa, Espainia). Partidara joateko zaleentzako autobusa antolatu du klubak. 09:00etan irtengo da Loinatz futbol zelaitik, eta itzulera partida amaitzean izango da. Prezioa 5 eurokoa da pertsonako. Autobusean joan nahi dutenek asteazkenean (apirilak 22) eman behar dute izena, 19:00etatik 20:00etara Loinatzen.













