Okilak ezagutzeko irteera gidatua dago igandean Lizarrustin
ATAUN // Aralarko Parketxeak okilen inguruko bisita antolatu du, iganderako. Lizarrustiko parketxetik 10:00etan abiatuta, Aitor Lekuona adituak emango du okilen berezitasunen eta ohituren berri. Jantokietara hurbilduko dira, aukerarik bada entzuteko eta ikusteko. Tokia hartu behar da, eta 5 euro ordaindu.