Ametsa egi bihurtu gabe itzuliko dira
Ampo Ordiziak 23-17 galdu du Santboiana taldearen aurka. Ohorezko Mailako Ligako azpi txapeldun da Ampo Ordizia.
Markagailuan 0-7 aurretik jarri badira ere, Santboiana taldea Ampo Ordizia baino gehiago izango da Ohorezko Mailako finalean. 7-7, 10-7, 13-7, 20-7, 20-10 eta 23-10 joan ondoren, 23-17 amaitu da markagailua.
Jarraitzaile ugari bertaratu da bertara, errugbilariei azken bultzada ematen laguntzeko. Eta Ordiziako plaza nagusian ere jende ugari elkartu da, pantaila erraldoiaren aurrean.