Azken bultzada
Santboiana taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordizia, 12:00etatik aurrera, Ohorezko Mailako Ligako txapela lortzeko borroka hasi da. Jarraitzaile ugari joan dira Sant Boira. Ordizian, udalak plaza nagusian jarritako pantaila erraldoian ari dira partida jarraitzen zaleak.
Egun handia iritsi da Ordiziako errugbi familiarentzat. Ligako finala jokatzen ari dira une honetan Sant Boin (Bartzelona, Herrialde Katalanak), bertako taldearen aurka.
Jarraitzaile ugari bertaratu da bertara, errugbilariei azken bultzada ematen laguntzeko. Eta Ordiziako plaza nagusian ere jende ugari elkartu da, pantaila erraldoiaren aurrean.
Markagailuan ordiziarrak 0-7 aurreratu badira ere, atsedenaldia 13-7ko emaitzarekin amaitu da.