Seguran Elixabete Arrillagarekin solasaldia, bihar
SEGURA // Zinema arratsaldea izango da bihar Laiotz Herri Eskolan. 19:00etan Dominika film labuarra proiektatuko dute eskolako patio estali txikian, eta ondoren, Elixabete Arrillaga artzainaren solasaldia izango da. 21:30ean, berriz, Akelarre filma emango dute.













