Zeraingo Udalaren hainbat deialdi Andre Mari jaiei begira
ZERAIN // Andre Mari jaiei begira, hainbat deialdiren berri eman du udalak. Abuztuaren 14ko haur eta gurasoen bazkarirako izena eman behar da Mandio tabernan abuztuaren 7rako. Abuztuaren 15eko gazte afarirako txartelak toki berean eros daitezke abuztuaren 8ra arte. Eta azkenik, abuztuaren 15ean plazako frontoi txikian jokatu den pilota txapelketan parte hartzeko udaletxean eman behar da izena uztailaren 29rako.













