Junior mailako Elkartu Nahi Saria larunbatean jokatuko dute Zegaman
Junior mailako 39. Elkartu Nahi Saria jokatuko da larunbatean. 10:00etan hasiko da lasterketa, Zegamatik abiatuta eta 73,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute ziklistek. Segura, Mutiloa, Ormaiztegi eta Zeraindik barrena luzatuko da ibilbidea eta Lierniko mendatea eta Minetako gaina hirutan gainditu beharko da.













