Urretxu eta Zumarraga txuri-urdinez jantzi dira
Realak Kopako finala jokatuko du larunbatean Sevillan, Atletico Madrilen aurka. Urretxu eta Zumarragako balkoi eta denda asko txuri-urdinez jantzi dituzte, taldeari babesa emateko. Zumarragako Legazpi auzoan, adibidez, bandera erraldoia jarri dute balkoi batetik bestera. Hiri Lorategiako balkoi batean jarri duten bandera ere ikustekoa da. Urretxuko Stylo ile-apaindegian eta jantzi-dendan, berriz, erakusleiho txuri-urdina prestatu dute: arropa txuri-urdina, bufanda, globoak, bandera… eta Realak lehen liga irabazi zueneko bandeja mitikoa.














