GKS-k Gazte Langileon Elkargunea egingo du larunbatean, Ordizian
Egun osoko egitaraua antolatu dute, hitzaldi, ekitaldi politiko edota kontzertuekin. Gazte langileentzako «erreferentziazko guneen izaeraz, defentsaz eta eskuratzeaz» ariko dira

GKS Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Gazte Langileon Elkargunea egingo da larunbatean Ordizian. Goizetik hasi eta gauera arte, egun osoko egitaraua prestatu dute. Urrian aurkeztu zuten Proposamen Politikoan sakondu eta gazteen problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan ariko dira.
«Gazte langileok politika egiteko espazio propioak behar ditugu, gazteon kontzientzia politikoa piztu eta borrokara batzera bidean eskaintza zabala barnebilduko dutenak», aldarrikatu du GKS-k. Euskal Herrian «gazteak desjabetu eta aktibitate politiko, sozial eta kulturalak aurrera eraman dituzten» gaztetxeen jarduna goraipatu dute. Proiektu horien «itzulera progresiboaren kontextuan», baina, «erronka berriak» dituzte. «Aurreko ziklotik irakaspenak ateratzeaz gain, gazte langileontzako erreferentziazko guneen izaeraz, defentsaz eta eskuratzeaz arituko gara gazte langileon elkargunean». Bazkarirako tiketak Ordiziako Kirkil tabernan eskuratu daitezke, edo GKS-rekin harremanetan jarrita.