Ander Altunak Borroka Arte Mistoen Espainiako txapeldun titulua berretsi du
Madrilen lortu du titulua bigarren urtez jarraian. Oraingoa erdiastunen kategorian parte hartu du legazpiarrak.

Ander Altuna Polite legazpiarrak (Legazpi, 1996) MMA edo Borroka Arte Mistoen Espainiako txapelketa irabazi du bigarren urtez jarraian, eta iazko titulua berretsi du. Aurten 93 kiloko kategorian lehiatu da, erdiastunetan, Euskadiko Federazioaren babesarekin.
Finalerdietan Extremadurako (Espainia) federazioko kide den Victor Martos izan zuen aurkari Altunak, eta horri irabazita, finalerako pasea lortu zuen. Finalean, Andaluziako federazioko Gabriel Stefan-en aurka borrokatu zuen, baita irabazi ere.
Madrilen jokatu du finala Altunak, larunbatean, eta Legazpiko jarraitzaileak izan ziren publikoan, Altunaren familiakoak eta kuadrillakoak, hain zuzen ere.