'Domuit Vascones' obraren estreinaldia Ataunen
Maximo Aierbek idatzitako obrarekin gozatzeko aukera izan dute Tourseko San Martin elizan, Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko 15. Jaialdiaren barruan antolatutako kontzertuan. Ikus bideoa albiste barruan.
Aspaldi esan zuten godo inbaditzaileek «domuit vascones». Baskoiak, euskaldunak bezatu edo menperatu zituztela, alegia. Baina, historiaren bihurrikeriak, desagertu ziren aspaldi godoak, eta lurraren azalean segitzen dute euskaldunek. Beren ezintasun, txikitasun, eta godo berrien erauntsien pean, baina iraun. Herriaren biziraupenari idatzi zion Domuit vascones obra Maximo Aierbe Muxikak (Ataun, 1950), eta atzo entzun ahal izan zen aurreneko aldiz.
Erreportaje osoa lotura honetan irakur daiteke.