Asteazkena Santa Ana eguna denez, astelehenera aurreratu dute Ordiziako feria. Saltzaile gutxi izan dira, eta izan direnek «feria galdutzat» jo dute. Produktu eskaintza ere urria izan da.
Maximo Aierbek idatzitako obrarekin gozatzeko aukera izan dute Tourseko San Martin elizan, Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko 15. Jaialdiaren barruan antolatutako kontzertuan. Ikus bideoa albiste barruan.
Ordiziako Txistulariak taldeak eta Kimetz Emakumeen elkarteak bota dute Santa Ana jaiei hasiera emateko suziria Ordizian, gaur eguerdian. Beste lau egun dituzte aurretik festarako.