Festara, zapi urdina lepoan
Ordiziako Txistulariak taldeak eta Kimetz Emakumeen elkarteak bota dute Santa Ana jaiei hasiera emateko suziria Ordizian, gaur eguerdian. Beste lau egun dituzte aurretik festarako.

Eguerdia iristearekin batera, eta Ordiziako Txistulariak taldeko eta Kimetz Emakumeen Elkarteko ordezkari banaren hitzen ondoren, lehertu da festa Ordizian lehen suziria botata. Burrunbazale txarangak Ordiziarrak Gera abestiaren doinuak jotzen hasi eta berehala hasi dira ordiziarrak kantuak eta dantzan.
Kalejira abiatuko dira gero herritarrak Urdaneta kalerantz, txistulari, trikitilari eta txarangaren doinupean, eta erraldoi eta buruhandiek girotuta. Arratsaldean, besteak beste, Bigantxa futbol txapelketa izango dute Idoiaga plazako zezen plazan eta gauean danborrada Buztuntza auzotik Plaza Nagusiraino.
Argazkiak: Iñaki Gurrutxaga











































