Asier Teijeira futbolari zumarragarrak ez du Realean jarraituko
Realak klubean jarraituko ez duten bigarren taldeko jokalarien berri eman zuen atzo eta horien artean Asier Teijeira aurrelari zumarragarra dago. Teijeirak hamaika denboraldi eman ditu klubean. Azken denboraldia Salamancako Unionistas taldean jokatu du, utzita. Klubak ekitaldi bat antolatu zuten Reala utziko duten bigarren taldeko jokalariei egindako lana eskertzeko. Argazkian, Teijeira (ezkerretik bigarrena) eta beste lau jokalariak, Jokin Aperribay lehendakariarekin, Angel Oiartzun zuzendaritzako kidearekin, Sergio Francisco entrenatzailearekin eta Roberto Olabe kirol zuzendariarekin.













